Piarres Larzabalen lehen antzerki dramatikoak: Etxahun (1951), Bordaxuri (1952). Euskal kultura oinarri gisa

Autores/as

  • Jon Casenave Université de Bordeaux Montaigne

DOI:

https://doi.org/10.5944/rllcgv.vol.30.2025.46721

Palabras clave:

Piarres Larzabal, antzerkia, klasikoa, euskal tradizioa, euskal kultura

Resumen

1950eko hamarkadan Piarres Larzabalek bide berria ireki zuen Ipar Euskal Herriko antzerkian. Frantses teatro klasikoa eta euskal tradizioa uztartuz, obrak idatzi zituen euskaraz, kulturan eta historian oinarrituta. Larzabalen antzerkiak bi erro nagusi ditu: alde batetik, Molière eta Racine bezalako autore frantsesen eragina; bestetik, euskal kultura herrikoia, tobera, bertso eta pastoraletan oinarritua; haren lanetan, komedia eta drama uztartzen dira, betiere euskal gizartea eta balioak islatzeko asmoz. Artikulu honek Etxahun eta Bordaxuri antzerki lanak aztertzen ditu, XIX. mendeko euskal pertsonaia historikoak eta bertso zaharrak oinarri hartu zituzten lanak, baina askatasun handiz moldatu zituen, drama eta pasioaren zerbitzura. Aita-semeen arteko gatazkak, amodio trabatuak eta gizarte tentsioak ageri dira lanotan, mekanika tragiko baten barruan. Antzerki egile gisa, Larzabalek arte dramatikoaren kode klasikoak (unitateen legea, ekintzaren egitura...) bikain menderatzen zituela erakusten dute antzerki lan hauek, pertsonaiak ez batere lausoak sortuz: indar handiko gizon-emazteak dira, gatazken erdian bizitzaren tragikotasun osoz murgildurik.

Descargas

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Descargas

Publicado

2025-10-17

Cómo citar

Casenave, J. (2025). Piarres Larzabalen lehen antzerki dramatikoak: Etxahun (1951), Bordaxuri (1952). Euskal kultura oinarri gisa. Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, 30, 155–169. https://doi.org/10.5944/rllcgv.vol.30.2025.46721

Número

Sección

Lengua y Literatura Vascas

Artículos similares

1 2 3 > >> 

También puede Iniciar una búsqueda de similitud avanzada para este artículo.