Bertso-eskolak: alderdi sozio-emozionalaren garrantzia ahalduntze prozesuan
DOI:
https://doi.org/10.5944/rllcgv.vol.26.2021.32137Palabras clave:
adimen emozionala, trebetasun pertsonal eta sozialak, agentzia, ahalduntzea, bertsolaritzaResumen
Hasierako bertsolaritzaren irakaskuntza teknikaren jabekuntzan zentratzen zen eta tradizionalki bertsolaritza gizonen jarduera izan da (Larrañaga 2013: 41). Mende aldaketarekin batera ordea, gizartean aldaketak egon dira, eta aldaketa horiek bertsolaritzaren sisteman eta ikaskuntzan isla eta eragina izan dituzte. Lan honetan egungo emakume bertsolari eta irakasleek bertso-eskoletan eta hezkuntza arautuan zer-nolako metodologia erabiltzen duten eta alderdi sozio-emozionala eta ahalduntze prozesua zelan kudeatzen dituzten ezagutu nahi izan dugu, euren diskurtso eta praktikei arreta jarriz. Horretarako 10 elkarrizketa sakon eta 16 behaketa egin dira. Emaitzen artean ikus daiteke adimen emozionalaren lanketa egiten dela, bai pertsonala bai taldekoa; genero perspektiba esparru formal eta ez formaletan txertatu dela, eta irakasleak ikasle guztiak ahalduntzen saiatzen direla, ikasleak bide horretan agente aktibo bihurtze aldera.
Descargas
Descargas
Publicado
Cómo citar
Número
Sección
Licencia
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0.