Euskararen jabekuntza prozesua eskola testuinguruan: zer dakigun, zer jakin nahi dugun
DOI:
https://doi.org/10.5944/rllcgv.vol.29.2024.43221Palabras clave:
hizkuntza jabekuntza, bigarren hizkuntzaren jabekuntza, haur hezkuntza, irakas-estrategiakResumen
EAEko Haur Hezkuntzako geletan gaur egun dagoen askotariko heterogeneotasuna abiapuntu, artikulu honek euskararen jabekuntzaz, euskara H1 izanik, dakiguna berrikusi eta eskolan egiten den jabekuntzaz orain arte egindako ikerketak kritikoki aztertzen ditu. Halaber, gerora begirako ikerketa erronka bi plazaratzen ditu: batetik, euskararen H2 jabekuntza edo garapen prozesua eskolan xehetasun linguistiko handiagoarekin deskribatu behar da H1 jabekuntzaren arloan lortu den zehaztasuna bermatze aldera; bestetik, H2 jabekuntzari dagokionez eskolako esku-hartzearen alorrean garai bateko irakas-estrategiak egun indarrean dauden eta eraginkorrak diren ikertu behar da hizkuntzaren garapen prozesuan irakasleek beren lana hobeto egin dezaten.
Descargas
Descargas
Publicado
Cómo citar
Número
Sección
Licencia
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0.