Nire Aitaren etxea deseraikiko dut
generoak familiako harremanen eraikuntzan duen eragina Karmele Jaioren eleberrian
DOI:
https://doi.org/10.5944/rllcgv.vol.27.2022.36159Palabras clave:
Euskal literatura garaikidea, identitatearen eraikuntza, genero ikuspegia, literatur kritika feministaResumen
Artikulu honen helburu nagusia, kritika feminista eta literatur kritika feminista uztartuz, Aitaren etxea eleberriko pertsonaien artean sortzen diren familia harremanetan generoak duen eragina aztertzea izango da. Gabriel Arestiren «Nire aitaren etxea» poema argitaratu zenetik ia hirurogei urte igaro diren honetan, oso bestelakoak dira «aitaren etxeari» buruzko gogoeta garaikideak, txikitatik jasotzen ditugun genero-mandatuen jabetze prozesua continuum bat izanik Jaioren eleberri osoan zehar. Analisi honetan mandatu horien eraikuntza/deseraikuntza prozesua deskribatzen ahaleginduko gara, horretarako pertsonaia nagusiek sentitzen dituzten deserosotasunei, zamei, erruei eta beldurrei erreparatuz. Azkenik, eleberriaren amaieraren esanahiari buruz egingo dugu gogoeta.
Descargas
Descargas
Publicado
Cómo citar
Número
Sección
Licencia

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0.